Nokia 808 PureView - Eskubide digitalen kudeaketa

background image

Eskubide digitalen kudeaketa
Telefonoa erabiltzeko garaian, bete lege guztiak eta errespetatu tokian tokiko ohiturak eta besteen pribatutasun eta

legezko eskubideak, copyright eskubideak barne. Baliteke copyright babesak argazkiak, musika eta bestelako edukia

kopiatzen, aldatzen edo transferitzen ez uztea.

Edukien jabe batzuek DRM edo eskubide digitalen kudeaketa (Digital Rights Management) teknologia ezberdinak erabil

ditzakete, copyrightak barne, beraien jabetza intelektuala babesteko. Gailu honek DRM software desberdinak erabiltzen

ditu DRM-arekin babestutako edukiak atzitzeko. Telefono honekin WMDRM 10, OMA DRM 1.0 eta OMA DRM 2.0 bidez

babestutako edukiak ikus ditzakezu. DRM softwareren batek edukirik babesten ez badu, eduki honen jabeek DRM-en aurka

babestutako edukira sartzeko DRM software honek duen gaitasuna baliogabetzeko eskatzeko eskubidea dute. Honek

DRMrekin babestutako eduki hori zure telefonoan berritzea saihets dezake ere. DRM software hori baliogabetzeak ez du

eraginik beste mota batzuetako DRM-arekin babesturiko edo babestu gabeko edukiak erabiltzerakoan.

Eskubide digitalen kudeaketak (DRM) babestutako edukiak, berari dagokion lizentzia bat dauka edukia erabiltzeko zure

eskubideak azalduz.

Telefonoak OMA DRM bidez babestutako edukia badu, lizentzien eta edukiaren babeskopiak egiteko erabili Nokia Suite-ren

eginbidea.

132 Produktu- eta segurtasun-informazioa

background image

Beste transmisio-metodo batzuk ez dute lizentziarik transferitzen, baina hau edukiarekin batera berrezarri behar da

telefonoaren memoria formateatu ondoren, OMA DRM bidez babestutako edukia erabiltzen jarraitu ahal izateko. Lizentziak

berrezarri behar izan ditzakezu, telefonoko fitxategiak hondatuz gero.

Telefonoak WMDRM bidez babestutako edukia badu, lizentziak eta edukia galtzen dira telefonoaren memoria formateatuz

gero. Lizentziak eta edukia gal ditzakezu telefonoko fitxategiak hondatuz gero. Lizentziak edo edukia galtzeak, telefonoan

berriz eduki bera erabiltzeko aukera muga dezake. Informazio gehiago jasotzeko, jarri harremanetan zerbitzu-

-hornitzailearekin.

Zenbait lizentzia SIM txartel jakin bati lotuak egon daitezke, eta eduki babestua SIM hori telefonoan sartzen bada soilik ikusi

ahal izango da.