Telefonoa lineaz kanpo erabiltzea
Deirik egin edo jaso nahi ez duzun lekuetan, musika, bideoak eta lineaz kanpoko
jokoak atzi ditzakezu, lineaz kanpoko profila aktibatzen baduzu.
Sakatu pizteko tekla eta, ondoren, hautatu
Aktibatu lineaz kanpo modua
.
Lineaz kanpoko profila aktibatuta dagoenean, sare mugikorrerako konexioa itxita
dago. Telefonoaren eta sare mugikorraren arteko irrati-maiztasunen seinale guztiak
saihesten dira. Mezu bat bidaltzen saiatzen bazara, Irteerako erretiluan geratuko da
eta beste profil bat aktibatzerakoan soilik bidaliko da.
Telefonoa SIM txartelik gabe ere erabil dezakezu. Itzali telefonoa eta kendu SIM
txartela. Telefonoa berriro piztean, lineaz kanpoko profila egongo da aktibatuta.
Garrantzitsua: Konexiorik gabeko profilean ezin da deirik egin edo jaso, ezta
haririk gabeko sare estaldura eskatzen duten beste funtzio batzuk erabili. Telefonoan
programatutako larrialdi-zenbaki ofizialera deitu ahal izango duzu. Deiak egiteko,
lehenik, aldatu beste profil batera.
Lineaz kanpoko profila aktibaturik dagoenean ere, Wi-Fi sareetara konekta zaitezke
eta, esaterako, posta elektronikoa irakur dezakezu edo Internet arakatu. Bluetooth
ere erabili daiteke.
NFC aktibatuta badago, lineaz kanpoko profilean ere aktibatuta egongo da. NFC
desaktibatzeko, hautatu >
Ezarpenak
eta
Konektagarritasuna
>
NFC
eta,
ondoren, ezarri
NFCDesaktibatuta
gisa.
Itzali telefonoa haririk gabeko telefonoak erabiltzea debekatuta baldin badago edo
interferentziarik edo arriskurik sor baliteke. Gogoan izan segurtasun-neurri
aplikagarri guztiak betetzea.
Pertsonalizazioa eta Nokia Denda 47