Deskargatu jokoak, aplikazioak edo bestelako elementuak
Deskargatu doako jokoak, aplikazioak eta bideoak, edo erosi telefonorako eduki
gehiago. Nokia Dendan, zure telefonoarentzako bereziki diseinatutako edukia aurki
dezakezu.
52
Pertsonalizazioa eta Nokia Denda
1 Hautatu >
Denda
eta hasi saioa Nokia kontuan.
2 Hautatu elementu bat.
3 Elementuak prezioa badu, hautatu
Buy
. Elementua doakoa bada, hautatu
Download
.
4 Kreditu-txartelarekin ordain dezakezu, edo, erabilgarri badago, telefono-
-fakturarekin.
Nokia kontuan txartelaren xehetasunak gordetzeko, hautatu
Add
.
5 Hautatu
Pay
.
6 Berresteko, idatzi Nokia kontuko erabiltzaile-izena eta pasahitza eta hautatu
Continue
deskargatzen hasteko.
Deskarga osatutakoan, elementua ireki eta ikus dezakezu. Deskargatu bitartean,
eduki gehiago arakatzen jarrai dezakezu.
Eduki-motaren arabera gordeko dira elementuak zure telefonoan. Kokaleku
lehenetsia aldatzeko, hautatu >
Installation preferences
eta elementuak
gordetzeko erabili nahi duzun biltegia.
Aholkua: Erabili Wi-Fi konexioa fitxategi handiak deskargatzeko, hala nola jokoak,
aplikazioak edo bideoak.
Aholkua: Nokia Dendan elementuak erosterakoan ordainketa-txartelaren datuak
behin eta berriro idatzi beharrik ez izateko, gorde xehetasunak Nokia kontuan.
Ordainketa-txartel bat baino gehiago gehi dezakezu, eta erosten ari zarenean zein
erabili aukeratu.
Ordainketa-metodoen erabilgarritasuna herrialdearen eta zerbitzu-hornitzailearen
araberakoa da.
Elementuei buruzko informazio gehiago eskuratzeko, jarri elementuaren
argitaratzailearekin harremanetan.