Nokia 808 PureView - Ukipen-pantailaren ekintzak

background image

Ukipen-pantailaren ekintzak
Telefonoa erabiltzeko, ukitu edo ukitu eta mantendu ukipen-pantaila.

Garrantzitsua: Saihets ezazu ukipen-pantaila urratzea. Ez erabili inoiz luma, arkatz

edo beste edozein objektu zorrotzik ukipen-pantailan.

Ireki aplikazio edo elementu bat
Ukitu aplikazioa edo elementua.

Ukitu eta mantendu aukera gehiago ikusteko
Ezarri hatza elementu batean menua irekitzen den arte.

Adibidea: Kontaktuen txartela bidaltzeko edo alarmak ezabatzeko, ukitu eta

mantendu kontaktua edo alarma eta hautatu erabili nahi duzun aukera.

Elementuak arrastatzea
Sakatu eta mantendu elementua eta irristatu hatza pantailan zehar.

Oinarrizko erabilera 19

background image

Adibidea: Hasierako pantailako eta menu nagusiko elementuak arrasta ditzakezu.

Arrastatzea
Ezarri hatza pantailan, eta lerratu nahi duzun norabidean.

Adibidea: Beste hasierako pantaila batera aldatzeko, mugitu ezkerrera edo

eskuinera.

Zerrenda eta menu luzeetan bizkor mugitzeko, lerratu hatza bizkor pantailan gora

edo behera eta altxa hatza. Gelditzeko, ukitu pantaila.

Handiagotu edo txikiagotu
Ezarri bi hatz elementu batean, adibidez, mapa, argazki edo web-orri batean, eta

urrundu hatzak bata bestearengandik edo hurbildu bata bestearengana.

Aholkua: Elementua birritan ere saka dezakezu.

20

Oinarrizko erabilera