Kokapen-metodoei buruz
Mapak aplikazioak zure kokalekua erakusten du mapan GPS, A-GPS, Wi-Fi edo sarean
(ID zelularra) oinarritutako posizionamendu-metodoak erabiliz.
A-GPS eta bestelako GPSaren hobekuntzek mugikorraren sarearen bidez datu multzo
txikiak transferitzea eska dezakete.
GPS
Kokatze-sistema orokorra (GPS) zure kokalekua kalkulatzeko
sateliteak erabiltzen dituen nabigazio-sistema da.
A-GPS
Lagunduriko GPS (A-GPS) sareko zerbitzuak kokapenaren
informazioa lortzen du haririk gabeko sarearen bidez eta GPS
eginbideari zure uneko kokapena kalkulatzen laguntzen dio.
Mapak 101
Telefonoa Nokia A-GPS zerbitzua erabiltzeko konfiguratuta
dago, sareko zerbitzu-hornitzaileak berariazko A-GPS ezarpenak
izan ezean. Telefonoan laguntza-datuak eskuratzeko,
Interneteko konexioa izan behar duzu. Telefonoak zerbitzuko
datuak lortzen ditu, hala behar izanez gero.
Wi-Fi
Wi-Fi bidezko posizionamenduarekin zehaztasuna hobetzen da
GPS seinaleak erabilgarri ez badaude, bereziki, eraikinen barruan
edo eraikin garaien artean zaudenean.
ID zelularra
Sarean (ID zelularrean) oinarritutako posizionamendua
erabiltzean, Mapak aplikazioak telefonoarekin konektatuta
dagoen sistema zelularra erabiltzen du kokalekua zehazteko.
GPS seinaleen erabilgarritasuna eta kalitatea zenbait faktorek zehazten dute, hala
nola, zure kokapenak, sateliteen kokapenak, eraikinek, oztopo naturalek,
eguraldiaren egoerak eta Estatu Batuetako gobernuak GPS sateliteetan egiten dituen
doikuntzek. Baliteke GPS seinaleak erabilgarri ez egotea eraikinen barruan edo
lurpean.
Ez erabili GPSa kokapen zehatza neurtzeko eta inoiz ez oinarritu GPS eta mugikorren
sareek kokapenari buruz eskainitako informazioan soilik.
Kokapena zehazteko eskuragarri dauden metodoen arabera, kokapenaren
zehaztasuna metro gutxi batzuetatik hainbat kilometrotara alda daiteke.