SIM txartela sartu
Garrantzitsua: Gailua mini-UICC SIM txartelarekin soilik erabiltzeko diseinatuta
dago. Txartel hori mikro-SIM txartel gisa ere ezagutzen da. Mikro-SIM txartelak SIM
txartel orokorrak baino txikiagoak dira. SIM txartel bateraezina erabiliz gero, txartela
edo telefonoa kaltetu eta txartelean gordetako datuak honda daitezke.
Ez erabili micro-SIM txartelen euskarrira doitzeko egokitu den SIM txartelik. SIM
txartel estandarra micro-SIM txartelarekin ordezteko, jarri zerbitzu-hornitzailearekin
harremanetan.
Ez jarri eranskailurik SIM txartelean.
1 Ziurtatu telefonoa itzalita dagoela.
2 Jarri azazkala atzeko estalkiaren beheko ertzaren zirrikituan, altxatu kontuz eta
kendu estalkia.
3 Bateria telefonoan badago, kendu bateria.
4 Lerratu SIM txartelaren euskarria, hura desblokeatzeko. Erabili azazkala SIM
txartelaren euskarria altxatzeko.
8
Lehen urratsak
5 Ziurtatu kontaktu-eremua behera begira dagoela, jarri SIM txartela euskarrian eta
jaitsi euskarria.
6 Lerratu SIM txartelaren euskarria, hura blokeatzeko.
7 Lerratu bateriaren kontaktuak, bultzatu bateria barrura eta ordeztu atzeko
estalkia.
Kendu SIM txartela
1 Itzali telefonoa.
2 Atzeko estalkia kendu.
3 Bateria telefonoan badago, kendu bateria.
4 Ireki SIM euskarria eta atera txartela.