Nokia 808 PureView - Gailuan USB biltegiratze masiboa konektatzea

background image

Gailuan USB biltegiratze masiboa konektatzea
USB On-The-Go (OTG) moldagailua erabil dezakezu telefonoa USB memoria-txartel

edo disko gogor bateragarrietara konektatzeko. Adibidez, argazkiak USB memoria-

-txartel batean gorde ditzakezu, PC batera konektatu beharrik gabe.

Konektatu memoria-txartel bat

1 Konektatu USB OTG moldagailuaren (bereizita eskura daiteke) micro USB muturra

telefonoaren USB atakara.

2 Konektatu memoria-txartel bat USB OTG moldagailura.

Fitxategiak aplikazioa irekiko da eta memoria-txartela memoria masibo gisa

erakutsiko da.

Fitxategiak kopiatzea
Fitxategiak atalean, hautatu eta mantendu kopiatu nahi duzun fitxategia eta, gero,

hautatu nahi duzun aukera eta fitxategi hori kopiatu nahi duzun memoria-txartela eta

karpeta.

Telefonoak jasan dezakeena baino indar gehiago behar duen disko gogor bat

konektatzen baduzu, errore-mezu bat erakutsiko da. Kanpoko energia-hartune bat

konektatu beharko duzu disko gogorrera.

120 Konektagarritasuna