Kamerari buruz
Kamera irekitzeko, sakatu kamera-tekla.
Zertarako eramango duzu aparteko kamera bat oroitzapenak gordetzeko behar
duzun guztia eta gehiago telefonoan badituzu? Telefonoko kamerarekin, kalitate
oneneko argazki eta bideoak egin ditzakezu, partekatzeko egokiak diren tamainetan.
Telefonoaren atzeko kamerak PureView Pro teknologia berriztatzailea darabil. Nokia-
-ren PureView Pro teknologiak bereizmen handiko sentsorea eta errendimendu
handiko Carl Zeiss™ optika konbinatzen ditu. Konbinazio horri esker, argiztatze
gutxiko errendimendua eta argazki- eta bideo-kalitate ezin hobeak lortzen dira,
partekatzeko egokiak diren fitxategi-tamainetan. PureView Pro teknologiarekin,
argazkiak mozteko, handiagotzeko eta txikiagotzeko modu berriztatzaileak izango
dituzu. Kamerak argazkiak ateratzeko hiru modu eta egoera guztietara doitzen diren
ezarpenak ditu.
Gainera, telefonoa erabil dezakezu argazkiak eta bideoak ikusteko edo editatzeko,
Interneten partekatzeko edo gailu bateragarrietara bidaltzeko.
Aholkua: Telefonoaren pantaila eta teklak blokeatuta izanda ere atera ditzakezu
argazkiak. Sakatu kamera-tekla 1 segundoz argazkiak bizkor ateratzeko.