Nokia 808 PureView - Bideoen aholkuak

background image

Bideoen aholkuak
Kamera irekitzeko, sakatu kamera-tekla.

Emaitza hobeak lortzeko, itxi irekita dauden aplikazioak grabatzen hasi aurretik.

Grabatu telefonoaren memoria osagarrian, ahal bada.

Bideoa memoria-txartelean grabatzen ari bazara, erabili kalitate handiko microSD

txartel bateragarri bizkorrak, funtzionamendua ahalik eta onena izan dadin. 360p

eta 720p tamainako bideoentzat, 4 (32 Mbit/s (4 MB/s)) motakoak edo

handiagoak diren microSD txartelak erabiltzea gomendatzen da. Full HD (1080p)

bereizmeneko bideoak grabatzeko, 6 klaseko (80 Mbit/s (10 MB/s)) memoria-

-txartela erabiltzea gomendatzen da.

Lehen aldiz erabili aurretik, egin txarteleko eduki garrantzitsuen babeskopia eta,

ondoren, erabili telefonoa txartela formateatzeko; baita txartela aldez aurretik

36

Kamera eta argazkiak

background image

formateatu bada edo Nokia telefono batean erabili bada ere. Formateatuz gero,

txartelean gordetako eduki guztia ezabatuko da.

Erabileraren ondorioz memoria-txartelaren errendimendua moteltzen bada, egin

txarteleko eduki garrantzitsuaren babeskopia eta, ondoren, erabili telefonoa

txartela formateatzeko.