Argazkien eta bideoen kokalekuaren informazioa gordetzea
Argazki edo bideo jakin bat egin zenuenean zehatz-mehatz non zeunden jakin nahi al
duzu? Edo nahiago al duzu argazki edo bideoetan horrelako informaziorik ez
gehitzea? Aldatu telefonoan kokalekua erregistratzeko ezarpenak.
Kokalekuaren erregistroa gaitzea edo desgaitzea
1 Hautatu >
Ezarpenak
eta
Pribatutasuna
.
2 Ezarri
Gorde kokal. inf. KameranBai
edo
Ez
gisa.
Kokapenari buruzko informazioa argazki edo bideo batean erants daiteke, kokapena
GPS edo sare-metodo bat erabiliz zehatz badaiteke. Kokapen-informazioa duen
argazki edo bideo bat partekatzen baduzu, argazki edo bideo horiek ikusten
dituztenek ere ikusgai izango dute kokapen-informazioa. Kokapena zehazteko
funtzioa desaktiba dezakezu kameraren ezarpenetan.
Baliteke zenbait minutu behar izatea kokalekuaren koordenatuak lortzeko.
GPS seinaleen erabilgarritasuna eta kalitatea zenbait faktorek zehazten dute, hala
nola, zure kokapenak, sateliteen kokapenak, eraikinek, oztopo naturalek,
eguraldiaren egoerak eta Estatu Batuetako gobernuak GPS sateliteetan egiten dituen
doikuntzek. Baliteke GPS seinaleak erabilgarri ez egotea eraikinen barruan edo
lurpean.
Ez erabili GPSa kokapen zehatza neurtzeko eta inoiz ez oinarritu GPS eta mugikorren
sareek kokapenari buruz eskainitako informazioan soilik.