Nokia 808 PureView - Argazkiei buruzko aholkuak

background image

Argazkiei buruzko aholkuak
Kamera irekitzeko, sakatu kamera-tekla.

Erabili bi eskuak kamera geldirik mantentzeko.

Minutu batean kamera erabili ezean, lo moduan ezarriko da. Kamera aktibatzeko,

sakatu kamera-tekla labur.

Argazkirik onenak lortzeko, zuk nahi bezalakoak, kamerak argazkiak ateratzeko hiru

modu desberdin eskaintzen dizkizu:

Kamerak ezarpen egokiak zein diren erabakitzea nahiago baduzu, erabili modu

Automatikoa. Egin behar duzun guztia fokatzea eta argazkia ateratzea da.

Eszenak moduak hainbat egoeratarako prestatutako eszenak eskaintzen dizkizu.

Adibidea: Paisaia modua: urruneko objektuak fokatzeko. Lehen plano modua:

xehetasunen argazkiak ateratzeko. Elur modua: ingurune zurietan argazkiak

ateratzeko. Foku modua: kontzertuetan, abeslaria foku azpian dagoenean eta

ingurunea iluna denean argazkiak ateratzeko.

Kreatiboa moduari esker, kameraren ezarpenak zuk zeuk zehatz ditzakezu, bai

eta hainbat ezarpen-profil gorde ere, geroago erraz erabili ahal izan ditzazun.

Argazkiak ateratzeko modua aldatzeko, hautatu . Behar izanez gero, ukitu

pantailaren eskuineko aldea ezarpenak uzteko.

Segurtasun distantzia bat manten ezazu flasha erabiltzerakoan. Ez erabili flasha

pertsona edo animaliengandik hurbil. Ez estali flasha argazkia ateratzen ari zaren

bitartean.